Donostia eta Gipuzkoa Madrilera joan dira eskaintza turistikoa aurkeztera.

Madrileko Mercure Santo Domingo hotela izan da ehun bat komunikabideen aurrean egin den aurkezpenaren eszenatokia. Gipuzkoa Turismoak eta Donostia Turismoak ahaleginak bateratu dituzte helmuga biak sustatu eta erakargarri gastronomikoak ezagutzera emateko.

 
Imagen 2
Madrid hirigunea Gipuzkoa eta Donostiako zapore eta uhinetan murgilduta esnatu da gaur goizean. Bi helmuga turistikoek era bateratuan euren erakargarri turistikoak aurkeztu dituzte Madrilen, alderdi gastronomikoei aipamen berezi bat eginez. Aurkezpena lurraldeko eta hiriburuko sustapen turistikoaren aldeko bi eragileen arduradun nagusienen eskutik izan da: Gipuzkoatik, Foru Aldundiko Kanpo Harreman eta Turismo zuzendari den Roke Akizu eta Turismo Arloko zerbitzuburua den Xabier Eleizegi joan dira eta Donostiari dagokionez, Donostia Turismoako zuzendari den Manu NarvŠez eta zuzendari albokoa den Isabel Aguirrezabala.


Dudarik gabe, “ondo jatea”  gipuzkoarron eta donostiarron kultura eta bizimoduaren parte garrantzitsu bat da. Halaxe esan du Roke Akizuk, zeinak bere parte-hartzean, lurraldeko tradizio gastronomikoa azpimarratu duen, “edozein txokotan, Gipuzkoako edozein bailaratan, kalitate handiko produktuekin egindako tokiko plater tipikoak dastatzeko aukera ematen diguten baserriak, jatetxeak eta sagardotegiak aurkitu ditzakegu”. Gainera, “proiektuak eta ametsak bazkari on baten inguruan irudikatzen dira, eta hori gure lurraldeko kulturaren parte da”

16 Michelinizar


Bestalde, Manu NarvŠez-ek bisitariek Donostian eta Gipuzkoan aurki ditzaketen proposamen batzuen xehetasunak ezagutzera eman ditu, 16 izar Michelinetatik hasi – Parisekin batera,  hiru izar Michelindun hiru jatetxe dituen munduko hiri bakarra alegia-,  eta pintxoen ohitura tradizionala arte. Sagardotegietako giroa ahaztu gabe, NarvŠez-ek esan baituen bezala, “gastronomia jorratzeko eta barriken inguruan biltzen direnen artean erlazionatzeko modu ezberdin bat eskaintzen du”. “Baliabide hauek guztiak” gehitu du, “ihesaldi gastronomiko zehatzetan jaso dira, bisitariei hamaika aukera eskaintzen zaizkiolarik, poltsiko guztietarako aukerak, Gipuzkoa eta Donostiako gastronomia ezagutzeko”

Aurkezpenaren baitan lurraldeko gastronomiaren dastaketa txiki batzuk egin dira, eta gastronomiaren inguruan gauzatu den kulturaren ezaugarri garrantzitsuen berri era eman da: hala nola, Museo gastronomikoak edota Basque Culinary Centre.

2012/04/24-an argitaratua